Mundua -

Paris kanpoaldean

Neskato bat hil da Fratzian, auto batek pizzeria baten aurka jota

Gutxienez beste hamabi lagun zauritu dira. Badirudi ibilgailuaren gidariak, atxilotuta dago bera, nahita eragin duela talka; hala ere, lehen ikerketek baztertzen dute ekintza terrorista izatea.

Gertakariaren ondorioz, 13 urteko neska bat hil da. Argazkia: EFE.
Gertakariaren ondorioz, 13 urteko neska bat hil da. Argazkia: EFE.
Gertakariaren ondorioz, 13 urteko neska bat hil da. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko neska bat hil da eta beste hamabi lagun zauritu dira, horietako lau egoera kritikoan, Sept Sorts-eko pizzeria batean, Paris kanpoaldean, auto batek aipatutako pizzeriaren aurka nahita talka eginda. Hala esan diote iturri batzuek BFM TV kateari; gidaria atxilotu dutela ere esan diote iturri horiek. Lehen ikerketen arabera, aukera dago ekintza terrorista ez izatea, hala uste dute ikertzaileek.

Jendarmeriak Twitterren jakitera eman duenez, gune horretan indarrean dago polizia-operazio bat; herritarrei eskatu die operazioan oztoporik ez jartzeko, eta segurtasun-perimetroak kontuan izateko.

Ibilgailua, BMW bat, jatetxearen aurka landatuta geratu da. Sept-Sortsen dago pizzeria; 500 bat lagun bizi dira bertan, Sena eta Marne departamentuko udalerri horretan.

Iturri judizial batek BFM TVri esan dio atxilotutakoaren lehen adierazpenek baztertu egiten dutela pista terrorista. Frantziako nazionaltasuna duen gizon bat da atxilotu dutena, 1985ean jaiotakoa eta aurrekaririk gabekoa bera; aurreko astean bere buruaz beste egiten saiatu zen, eta, haren lehen adierazpenen arabera, gaur ere gauza bera egiten ahalegindu da. Gobernuaren ordezkariak dio 'profil ezegonkorreko pertsona da'.

Parisko Fiskaltzak ez du bere gain hartu ikerketa; gai terroristak beti hartzen ditu bere kontu aipatutako Fiskaltzak.

Duela astebete baino gutxiago, Levalloisen, antzeko gertakaria izan zen; bertan, sei militar zauritu ziren. Gidaria, aljeriarra bera, atxilotu zuten gerora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Gaurko azken orduko albistea