Mundua -

400 pertsona hil dira

Ehun ume, Sierra Leonako luiziak hildako 400 pertsonen artean

Regenten izandako lur-jausiak gutxienez 400 pertsona hil ditu, eta oraindik desagertuta dauden 600 lagunetako asko basatzak azpian harrapatu dituen beldur dira.

Sierra Leonan astelehenean izandako luiziak 400 pertsona hil ditu
Sierra Leonan astelehenean izandako luiziak 400 pertsona hil ditu
Sierra Leonan astelehenean izandako luiziak 400 pertsona hil ditu

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 109 ume daude joan den astelehenean, abuztuak 14, Regent udalerrian  (Freetownetik gertu) izandako luiziaren ondorioz hil diren ia 400 pertsonen artean, Unicef Nazio Batuen Haurren Nazioarteko Agentziak emandako datuen arabera. Sierra Leonan azken egunotan izandako eurite gogorrek eragin zuten lur-jausia.

Agintarien esanetan, gainera, baliteke oraindik zenbateko horrek nabarmen gora egitea; izan ere, Unicefeko ordezkariak desagertutako 600 pertsonetako asko, tartean hainbat ume, basatzaren azpian harrapatuta dauden beldur dira.

Unicef hondamendia izan den tokira bertaratu da, kaltedun ume eta familien beharrizanei “premiaz” erantzute aldera edateko ura, botikak, oihalak, eskularruak eta beste hainbat gauza helarazteko. Hondamendiaren ondorioz traumatizatuta daudenei ere laguntza psikosoziala ematen ari zaizkio.

Nazioarteko erakundeak ohartarazi du iturri eta ur horniduraren zati askotan kalteak daudela eta horrek “uraren bidez kutsatzen diren gaixotasunak” zabal litzakeela. Horren aurrean, “ur biltegiak atontzen ari gara”.

Sierra Leonako Gobernua gainez eginda dago 3000 lagun baino gehiago etxerik gabe utzi dituen hondamendi naturalaren aurrean, eta nazioarteko laguntza eskatu du. “Komunitate asko guztiz suntsituta daude. Premiazko laguntza behar dugu”, esan du Ernest Bai Koroma presidenteak Regentetik bertatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Zer gertatu da munduan gaur? Eguneko albisteak Albisteak Hondamendi naturalek kaltetutakoak Harri-jausiak