Mundua -

Saiakera

Ipar Koreak hiru misil balistiko jaurti ditu itsasora

Antza denez, horietako bik porrot egin dute saiakera berri horretan, bestea berriz, Japoniako uretan lehertu egin omen da.

Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru misil balistiko jaurti ditu Ipar Koreak, ekialdeko kostaldetik Japoniako itsasorantz, Hego Koreak eta Amerikako Estatu Batuak jakitera eman dutenez. Antza denez, horietako bik porrot egin dute saiakera berri horretan, bestea berriz, Japoniako uretan lehertu egin omen da.

Jaurtiketa 06:49ean egin dute (ostiraleko 21:49an, gurean) Gangwoneko probintziatik, herrialdearen ekialdetik, Ekialdeko Itsasorako norabidean, Hego Koreako Estatu Nagusiak (JCS) zehaztu duenez. Dena dela, oraindik ez dituzte Pyongyangen jaurtitako misil balistiko horien ezaugarriak aztertu.

Hego Koreako Armadaren arabera, jaurtitako misil batzuk 250 kilometro baino gehiago egin dituzte Japoniako Itsasoan erori aurretik. Alabaina, saiakera berriak porrot egin duela ziurtatu du AEBko Armadak.

“Lehen datuen arabera, Ipar Koreak hiru misil balistiko jaurti ditu” Gitdaeryong inguruan, esan du AEBko Armadak sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

Uztailaren 28an Ipar Koreak kontinentearteko misil balistiko bat jaurti zuen,  gauez egindako ezohiko saiakera batean. Misilak 450 kilometroko distantzia egin zuen, 560 km-ko altuerarekin, eta Gune Ekonomiko Berezian erori zen. Arrazoi horregatik, NBEk merkatu arloko zigor gehiago ezarri zizkion Kim Jong-unen erregimenari.

Erabaki horri erantzunez, AEBri mehatxu egin zion Ipar Koreak, eta Donald Trump AEBko presidenteak modu berean erantzun zion. Ondorioz, Kim Jong-unen erregimenaren eta AEBren arteko tentsioak gorakada nabarmena izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Japonia argazkiak Gaurko azken ordukoa Albisteak Seul Ipar Korea Albisteak