Publizitatea
X

Irratia zuzenean

800.000 etorkin babesten zituen Obamaren egitasmoa indargabetuko du Trumpek

Mundua

DACA

800.000 etorkin babesten zituen Obamaren egitasmoa indargabetuko du Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

2017/09/05

AEBko Gobernuak DACA planaren amaiera iragarri du, baina neurria ez da berehala indarrean sartuko, sei hilabete barru baizik.

1:19
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

DACA egitasmoaren bukaera iragarri du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen Gobernuak. Barack Obamak bultzatutako planak 800.000 etorkin erbesteratzetik babesten zituen. Hala ere, neurria ez da berehala indarrean sartuko, sei hilabete barru baizik.

“Obama Administrazioak bultzatutako DACA programa bertan behera geratuko dela iragartzeko nago hemen”, esan du Jeff Sessions AEBko fiskal nagusiak prentsaurrekoan. Immigrazioaren inguruan jarrera gogorrenak dituen Exekutiboko kidea da. “Gupidagarriena” programa amaitzea eta Ameriketako Estatu Batuetako legeak inposatzea dela gaineratu du Sessionsek.

Gobernuaren erabakiak ez du oraingoz eraginik izango, sei hilabete barru sartuko baita indarrean; 2018ko martxoaren 5ean, hain zuzen. Epe horretan, Kongresuak, migrazio sistema aldatzeko boterea duen erakunde bakarrak, 'dreamers' izenarekin ezagutzen diren gazte horien egoera legeztatzeko konponbide bat bilatu beharko du.

DACA 2012an bultzatu zuen Obamak. Egitasmo horri esker, 800.000 gaztek deportazioa saihestu, aldi baterako lan-baimena lortu eta gidabaimena lortu ahal izan dute estatu batzuetan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena