Mundua -

Mehatxu berriak

Katia eta Jose ekaitzak urakan bihurtu dira; hiru daude jada Atlantikoan

Katia Mexikoko golkoko hego-ekialdean sortu da eta alerta piztu du Veracruzen. Jose Atlantikoko uretan dago eta baliteke Harveyren bideari jarraitzea.

Hiru urakanak gaur, aldi berean, Atlantikoan. Argazkia: NHC
Hiru urakanak gaur, aldi berean, Atlantikoan. Argazkia: NHC

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose eta Katia ekaitz tropikalak 1. mailako urakan bihurtu dira gaur, osteguna, Atlantikoan, eta Irma urakan indartsuari gehitu zaizkio, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) jakinarazi duenez.

Jose Atlantikoko uretan dago eta baliteke Harveyren bideari jarraituz Kariberantz abiatzea. Katia, aldiz, Mexikoko golkoan sortu da, hego-mendebaldean.

NHCko adituen arabera, Jose mendebalde ipar-mendebaldera abiatuko da, Antilla Txikietarantz, Irmak azken orduotan astindu dituen ingururantz. Orduko 120 kilometroko abiadura duten haizeak ditu jada.

Josek bezalaxe, Katiak ere 120 km/h-ko haizeak ditu; hori dela eta, Veracruz estatu mexikarra alerta egoeran dago, Txpanetik Laguna Verderaino.

Urakan bi horiek Irmari gehitu zaizkio, eta, ondorioz, aldi berean hiru urakan daude orain Atlantikoan. Irma orain arte Atlantikoan erregistratu duten urakanik handiena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak Mexiko albisteak Hondamendi naturalak Eguneko albisteak Urakanak albisteak Ekaitzak albisteak