Mundua -

euriteak italian

Gutxienez sei hildako Italia alerta egoeran jarri duen denboralean

Livorno eta Pisako 2.500 bat pertsona argindarrik eta urik gabe daude, eta tren geltokiak itxita; hortaz, tren zerbitzua etenda dago.

Livorno, euriteen ostean. Argazkia: EFE
Livorno, euriteen ostean. Argazkia: EFE
Gutxienez sei pertsona hil dira Italian, euriteengatik

1:20

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez sei pertsona hil eta beste bi desagertu dira Livornon, igandean, Italiako iparraldea eta erdialdea astindu duen denborale baten ostean.

Desagertuak 34 urteko emakume bat eta 67 urteko gizonezko bat dira, Italiako hedabideen arabera. Hildakoen balantzeak ez du aldaketarik izan azken orduotan; sei pertsona hil dira.

"Eguraldi txarrak ez du inoiz Livorno horrenbeste jo", esan du Filippo Nogarin hiriko alkateak, Twitterren argitaratu duen bideo batean.

Gauean, 25 zentimetro baino gehiago pilatu dira Livornon (Toscana), herrialdeko ipar mendebaldean. Zenbait ibaik gainezka egin dute, eta uholdeak eta luiziak eragin dituzte. Hiriko Udalak ohartarazi duenez, "larrialdia ez da oraindik bukatu".

Livorno. Argazkia: EFE

Livorno. Argazkia: EFE

Euriteek Erroman ere utzi dute kalterik, metro koadroko 100 litro egin baititu. Hori dela eta, zazpi metro geltoki itxi behar izan dituzte.

Virginia Raggi hiriburuko alkateak etxetik ez irtetea eskatu die herritarrei. Hegaldi batzuek atzerapenak izan lezakete Fiumicinon eta Cianpinon.

Livorno. Argazkia: EFE

Livorno. Argazkia: EFE

Livorno eta Pisako 2.500 bat pertsona argindarrik eta urik gabe daude, tren geltokiak itxita daude eta, hortaz, tren zerbitzua etenda dago.

"Italia osoa Livornorekin dago. Biktimen senideen ondoan, babes osoa alkateari eta eskualdeari larrialdiari aurre egiteko", esan du Twitterren Paolo Gentiloni lehen ministroak.

Euriek etenik gabe jarraitzen dute gaur, astelehena, baina intentsitate txikiagoarekin. Euriteengatik ezarritako alarmak bihar arte jarraituko du bi eskualde horietan.

Denboraleak eta Ligurian eta Toscanan eragindako hondamendiek ika-mika eragin dute herrialdean. Askok hiri eta herrietako agintariak kritikatu dituzte, prebentzio planak martxan ez jartzea egotzita.

ITALIA DENBORALEA LIVORNO UHOLDEA EFE4

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Denboraleak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Hondamendi naturalak albisteak Gaurko azken orduko albistea Uholdeak bideoak Italia Hondamendi naturalek kaltetutakoak