Mundua -

Mexiko

Peña Nieto Chiapasen egon da eta 96ra igo du lurrikararen hildako kopurua

Lehentasuna elikagaiak eta ura banatu eta osasun arreta ematea da. Oaxaca da inguru kaltetuena; 76 pertsona hil dira eskualde horretan.

Lanek ez dute etenik Oaxacan, besteak beste. Argzkia: EFE
Lanek ez dute etenik Oaxacan, besteak beste. Argzkia: EFE
Lanek ez dute etenik Oaxacan, besteak beste. Argzkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Peña Nieto Mexikoko presidentea Chiapasen egon da herrialdearen hegoaldea eta erdigunea astindu duen 8,2 graduko lurrikarak eragin dituen biktimekin, eta 96ra igo du hildako kopurua.

Presidentea, besteak beste, Tonala udalerrian egon da; sismoak hiru hildako eragin ditu bertan. El Paredon arrantzaleen gunean, ostegun gauean (ostiral goizean, gurean) izandako lurrikararen epizentrotik hurbilen dagoen lekuan, ibilbidea egin du.

"Erori den guztia berreraikiko dugu, berreraiki egingo da. Gobernua Chiapasen eta Oaxacan dago, egon lasai", esan dio Peña Nietok etxerik gabe geratu den emakume bati.

Beste herritar batek "lurraren azterketa sakona" egin dezaketen galdetu dio, etorkizunean berriz halakorik gerta ez dadin. Presidenteak berarekin zegoen teknikari batek aholkatuta azaldu dionez, komunitatea "hondar-lur" baten gainean dago, eta horrek "xurgatze efektua" egin zuen; horregatik erori ziren etxeak goitik behera.

Peña Nietoren esanetan, Chiapasen 16 dira hildakoak (aurreko balantzearen arabera, 15 ziren), eta Oaxacan eta Tabascon 76 eta 4 pertsona hil dira, hurrenez hurren.

Chiapaseko 122 udalerrietatik, gutxienez 82tan zenbatu dira kalteak.

Presidentearen gobernu-taldeko kideak ere Oaxacara eta Chiapasera joan dira, udalerrien egoera aztertu eta kalteak zenbatzeko, kalte horiek bertatik bertara neurtu ahal izateko.

Lan hori bukatutakoan, berreraikitzeari ekingo diote, baina, aurretik, kaltetuen artean elikagaiak eta ura banatu eta osasun arreta eman beharko diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Mexiko bideoak Albisteak Lurrikarak munduan Lurrikaretan hildakoak