Mundua -

Espazio Misioa

Espazio-ontzi tripulatu bat Nazioarteko Espazio Estazioarekin elkartu da

Noizean behin, plataformaren orbita altxatu behar izaten dute harekin lotzen dituzten espazio-ontzien bidez, 100-150 metro galtzen baititu egunero.

Soyuz MS-06 espazio ontzia aire hartzen, Kazakhstanen. Argazkia: EFE
Hiru astronauta sei orduan iritsi dira Nazioarteko Espazio Estaziora

2:18

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soyuz MS-06 espazio-ontzi gidatua Nazioarteko Espazio Estazioarekin (NEE) elkartu da gaur, asteazkena, Alexander Misurkin astronauta errusiarraren gidaritzapean, Roscosmos Errusiako espazio-agentziak jakinarazi duenez.

Modu automatikoan batu dira, sei ordu baino gutxiago iraun duen hegaldi bat egin ostean.

Espazio-ontzian, Mark Vande Hei eta Joe Acaba NASAko ingeniariak daude Misurkinekin batera.

Soyuz astearte gauean abiatu zen espaziora, 23:17an, Baokonur (Kazakhstan) kosmodromotik, hiru faseko Soyuz FG suziriaren laguntzarekin.

Misurkin komandanteak NEEra egindako bigarren bidaia du honakoa.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Aurrekoan, 138 egun eman zituen espazioan, bi misiotan. Vande Heik, bere aldetik, lehen bidaia du.

NEE 150.000 milioi dolar baino gehiagoko proiektua da, eta 16 herrialdek parte hartzen dute bertan. Gaur egun, 14 modulu iraunkor ditu, eta orduko 27.000 kilometroko abiaduran betetzen du orbita.

Noizean behin, plataformaren orbita altxatu behar izaten dute harekin bat egiten duten espazio-ontzien bidez, NEEk 100-150 metro galtzen baititu egunero, lurraren grabitazioa, eguzkiaren eragina eta bestelako faktoreengatik.

Dagoeneko NEEan dauden hiru astronautak. Argazkia: EFE

Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi berri diren hiru astronautak. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Errusia bideoak Eguneko albisteak Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur Nasa