Mundua -

Kurdistan

Israelek independentzia erreferendum kurduari babesa eman dio

“Estatu propio bat lortzeko, herri kurduaren saiakera legitimoa babesten du Israelek”, adierazi du Netanyahuk.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko Kurdistanen independentzia erreferenduma egitea babesten du Israelek. Galdeketa irailaren 25erako deitu dute. Hala ere, Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) aurka agertu da Tel Aviv, erakunde terroristatzat jotzen duelako, agiri ofizial batean azaldu duenez.

“Israel terrorismoaren kontra dago edonon, baina Estatu propio bat lortzeko, herri kurduaren saiakera legitimoa babesten du”, esan du Benjamin Netanyahu lehen ministroak.

“Israel PKKren aurka dago, erakunde terrorista delako, Turkiak egiten duen ez bezala, Hamas erakunde terroristari babesa ematen baitio”, aurpegiratu du Netanyahuk agirian.

Yair Golan Israelgo Armadako buruzagiordeak kontsultari babesa eman zion duela egun batzuk Washingtonen. “Turkian borrokan ari den PKK ez da erakunde terrorista”, adierazi zuen Haaretz egunkarian.

Erreferenduma bertan behera uzteko eskatu zien atzo Haidar al Abadi Irakeko lehen ministroak buruzagi kurduei. “Irakeko zatiketa ez dut onartuko”, ohartarazi zuen.

Iraganean, Avigdor Liberman Israelgo Defentsa ministroak eta Simon Peres presidente ohiak, besteak beste, Kurdistan independente bati babesa eman zioten.

Ekainaren 7an, Irakeko Kurdistanen presidentetzak independentzia erreferenduma deitu zuen ipar-ekialdeko eskualde honetarako, baina Irakeko Exekutiboak errefusatu egin du, eta Turkiara ere kezka zabaldu da.

Irakeko Kurdistanek autonomia estatutua du, 2005eko Konstituzioari esker. Legediak Irak Estatu federala dio. Erreferendumean 5,5 milioi pertsona deitu dituzte botoa ematera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Turkia berriak Israel Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu gaur