Mundua -

Frantzia

Militar bati labanaz erasotzen saiatu da gizon bat Parisen

Eraso saiakera 06:30 aldera jazo da Chatelet metro geltokian (hiriburuaren erdigunean). Erasotzailea atxilo hartu dute.

Eraso saiakera Chatelet metro geltokian jazo da. Argazkia: EFE
Eraso saiakera Chatelet metro geltokian jazo da. Argazkia: EFE
Eraso saiakera Chatelet metro geltokian jazo da. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Labanaz armatutako gizon bat Sentinelle terrorismoaren aurkako operazioko militar bati erasotzen saiatu da, Florence Parly Defentsa ministroak jakinarazi duenez.

"Ez dakigu zer asmo zituen; atxilotuta dago", azaldu du Parlyk Europe 1 irrati katean egin dioten elkarrizketan.

DFMTV telebista katearen arabera, gizonak Estatu Islamikoari egin dio erreferentzia.

Eraso saiakera 06:30 aldera jazo da, Chatelet metro geltokian (erdigunea). Ez da inor zauritu.

Ministroaren aburuz, erasotzailea atxilotu izanak Sentinelle operazioaren eraginkortasuna erakusten du.

Hain justu, operazio honetan aldaketak iragarri zituen atzo Defentsa Ministerioak, eraginkortasuna handitzeko.

Parlyk azpimarratu duenez, Frantziako arrisku maila "handia da oso", eta, ondorioz, beharrezkoak dira oraindik Sentinelle bezalako operazioak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Frantzia argazkiak Estatu Islamikoa Gaurko azken ordukoa