Mundua -

ZABOR TEKNOLOGIKOA

Lehen munduaren zabor teknologikoa afrikarren odola kutsatzen ari da

Lehen munduak sortzen duen zabor teknologikoaren % 80 Afrikara bideratzen dela uste du Kanarietako ikertzaile talde batek.

.

Goi-teknologien ondorio kaltegarriak Afrikako hiritarrentzat. Argazkia:Benjamin Nelan
Goi-teknologien ondorio kaltegarriak Afrikako hiritarrentzat. Argazkia:Benjamin Nelan
Goi-teknologien ondorio kaltegarriak Afrikako hiritarrentzat. Argazkia:Benjamin Nelan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Besteak beste, banadioa, kobaltoa, artsenikoa edota nikela atzeman dizkiete odolean Afrikatik Kanarietara heltzen diren etorkinei. Lehen munduak Afrikara bidaltzen duen zabor teknologikoaren arrastoa da.

Munduko Bankuaren txosten batek orain dela gutxi jakitera eman duenez, Bigarren Hezkuntzako edozein institutuk Sierra Leonako edo Ginea Bissauko hiri nagusi batek guztira izan ditzakeen baino ordenagailu gehiago du.

Hori horrela, nola izan daiteke afrikarren odolean punta-puntako gailu teknologikoek izan ohi dituzten metal toxikoak topatzea?

Hori da, hain zuzen, Kanaria Handiko Unibertsitateko eta Uharteko Ospitaleko ikertzaile talde batek ikertu eta orain gutxi Environmental Pollution aldizkarian argitaratu duena.

Aipatutako ikertzaileen arabera, sakelako telefonoak, ordenagailuak, tabletak, etxeko tresnen zirkuitu itxiak egiteko erabili ohi dira, baina Ipar Amerikan, Europan edo Japonian baino askoz ere gutxiago dago hedatuta goi-mailako teknologia hori Afrikan.

Ikerketaren arduradunek ez dute zalantzarik: lehen munduak sortzen duen zabor teknologikoaren % 80 Afrikara bideratzen da.

Hainbat datu estatistiko eman dituzte ikertzaileek: ikertutako 16 herriak munduko behartsuenen artean daude, baina metal horien metaketa handiago da Barne Produktu Gordina altuagoa duten etorkinen artean.

Bestalde, sakelako telefonoen erabilera izugarri igo da azken urteotan Afrikan, hirietan zein nekazaritza eremuetan. Estatu askotan "herritar bat, mugikor bat" paradigma bete da; hori bai, sakelako telefono horien % 97 bigarren eskukoak dira.

Hori dela eta, metal kutsakorren jarraipen handiagoa egiteko gomendioa egin du ikertzaile talde honek, "osagai horietako asko oso arriskutsuak direlako, batez ere haurrentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa EAEko kutsadura gaur