Mundua -

Lurrikara Mexikon

Eusko Jaurlaritzaren lankidetza programaren zortzi laguntzaileak onik daude

Beren familiartekoekin hitz egin ahal izan dute, Mexiko astindu duen lurrikararen ostean.

Lurrikara indartsu batek Mexiko astindu du eta 200etik gora lagun hil ditu. EFE.
Lurrikara indartsu batek Mexiko astindu du eta 200etik gora lagun hil ditu. EFE.
Lurrikara indartsu batek Mexiko astindu du eta 200etik gora lagun hil ditu. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen duten zortzi gazteak onik daude, eta beren familiartekoekin hitz egin dute, Mexiko astindu duen lurrikararen ostean.

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria Mexiko Hirian da eta gazteekin hitz egin du. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi duenez, gazte horietako bakoitzarekin hitz egin dute, eta "oso ondo" daude.

Mexikon lankide boluntario gisa ari diren zortzi gazteetako bi Chiapas estatuan daude, eta beste seiak, Oaxacan.

Richter eskalan 7,1 graduko indarra hartu duen lurrikarak Mexikoko erdialdea eta hegoaldea astindu ditu, eta 200 hildako baino gehiago utzi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko Gaurko azken orduko albistea Latinoamerika Lurrikarak munduan