Mundua -

Terremoto en México

250.000 pertsona etxe barik geratu dira Mexikon, lurrikaren ondorioz

Mexikoko Gobernuak 337ra igo du lurrikararen ondorioz hildakoen balantzea.

Mexiko
Mexiko
Mexiko

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

250.000dik gora pertsona etxe gabe geratu dira eta "pobrezia egoeran" daude Mexikon, hilabete honetan herrialdea astindu duten hiru lurrikaren ostean, Gobernuak baieztatu duenez.

"150.000 etxebizitza daude kaltetuta", zehaztu dute. Zenbaki hori iaz herrialde osoan eraikitako guztien parekoa da.

Exekutiboaren esanetan, familiek laguntzak izango dituzte berreraikitze lanak egiteko.

Bestalde, hondakinen artean bizia topatzeko itxaropena agortzen ari da Mexikon, astebeteko lanen ostean, joan den astean lurrikara indartsu batek herrialdea gogor astindu eta gero.

Batik bat, Mexiko Hiriko bost tokitan ari dira bizirik egon daitezkeen pertsonak bilatzen, hala nola Alvaro Obregon etorbideko 286. zenbakian. Izan ere, bertako hondakinen artean 35 pertsona daudela uste da.

Azken pertsona topatu arte ekinean jarraituko dutela nabarmendu dute agintariek.

Testuinguru honetan, Mexikoko Gobernuak 337ra igo du lurrikararen ondorioz hildakoen balantzea.

Hain zuzen ere, Mexiko Hirian 198 pertsona hil dira; Morelosen, 74; Pueblan, 45; Mexikoko estatuan, 13; Guerreron, 6; eta Oaxacan, bat.

Miguel Angel Mancera Mexiko Hiriko alkateak azaldu duenez, ospitaletan dauden pertsonen kopurua behera egiten ari da, eta une honetan 30 bat baino ez daude ospitaleratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko argazkiak Gaurko titularrak Hondamendi naturalak Albisteak Latinoamerikako azken ordukoa Lurrikarak gaur Lurrikaretan hildakoak