Mundua -

Lurrikara

344 dira jada Mexikoko lurrikararen ondorioz hildakoak

Soilik Mexiko Hirian 205 pertsona hil dira.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 19an Mexiko astindu zuen 7,1 graduko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua 344ra igo da, agintariek baieztatu dutenez.

Hain zuzn ere, 205 pertsona Mexiko Hirian hil dira; 74, Morelosen; 45, Pueblan; 13, Mexiko Estatuan; sei, Guerreron; eta bat, Oaxacan.

Gainera, mila etxebizitza inguru guztiz suntsituta daude, eta beste 7.000tan kalte partzialak daude.

Enrique Peña Nieto presidentearen esanetan, kalteak 1.600 milioi eurokoak dira. Horrenbestez, laguntza eskatu die enpresaburuei eta herritarrei berreraikitze lanak abiatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Latinoamerika Lurrikarak munduan Sumendien erupzioek kaltetutakoak