Mundua -

Birmaniako Gobernua

Birmania bisitatzera gonbidatu dute Guterres, rohingyen krisia dela eta

Guterresek kritikatu egin du Aung San Suu Kii Nobel saridunaren gobernuak nola kudeatu duen rohingyen auzia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Birmaniako Gobernuak Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusia gonbidatu du herria bisitatzera. Bitartean, Rakhine estatuan rohingya gutxiengo etnikoaren aurkako erasoak ez dira amaitu oraindik, krisi humanitarioa sakontzen ari den bitartean.

Ostegunean bildu zen NBEren Segurtasun Batzordea Birmaniako egoera aztertzeko. Azken zortzi urteetan Birmaniaren inguruan egindako lehen bilera izan zen atzokoa, eta Birmaniako segurtasun nazionaleko arduradunak herriaren egoera ezagutzeko gonbitea egin zion bertan Antonio Guterresi.

Bileran, Guterresek kritikatu egin zuen Aung San Suu Kii Nobel saridunaren gobernuak nola kudeatu duen rohingyen auzia, eta, erasoak jarraituz gero, indarkeria Rakhine estatuko beste leku batzuetara zabaldu daitekeela ohartarazi zuen.

NBEri eta laguntza humanitarioa eskaintzen duten elkarteei beren lana egiten uzteko eskatu die beste behin Guterresek birmaniar agintariei, baina Birmaniako Gobernuak rohingya matxinoen konplizeak izatea egotzi die elkarte horiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak