Mundua -

Bake elkarrizketak

Kolonbiako Gobernuak eta ELNk agindutako su-etena igandean hasiko da

Su-etenak 101 egun iraungo du, eta taldearen 53 urteetan lehena da.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea. EFE
Juan Manuel Santos
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta Askapen Nazionalerako Armadak (ELN) larunbat honetan aginduak eman dituzte igandean 101 eguneko aldebiko su-etena hasteko, taldearen 53 urteetan lehenengoa.

Gobernua eta ELNren arteko bake elkarrizketetan neurri hau unerik gogoangarriena da. Otsailean hasi zituzten Quiton, eta ez zirudien aurrera egiten ari zirenik, irailaren 4an ezustean su-etenaren iragarpena egin zuten arte.

“Sinatu berri dudan dekretuarekin, ELNrekin adostutako su-etena errespetatzeko agindu diegu Defentsa ministroari, Indar Militarrei eta Poliziari, urriaren 1eko 00:00etatik aurrera”, esan du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak, agindua sinatu ostean.

Su-etenak 101 egun iraungo du; beraz, 2018ko urtarrilaren 9ko 00:00etan amaituko da, dekretuaren arabera.

Santosen ustez, su-eten hau berritu daiteke, eta “talde gerrillariarekin bakea lortzeko lehen pausoa” izateko esperantza erakutsi du.

“Su-eten honek helburu humanitarioa du, zibilak babesteko eta haien eskubideak eta askatasunak defendatzeko”, azpimarratu du mandatariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Kolonbia