Mundua -

AEB

Gutxienez hamar lagun hil dira Kalifornian piztutako suteetan

20.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, igandean piztutako sutearen ondorioz. Sugarrek zortzi konderri zeharkatu, 1.500 etxe kiskali eta 30.000 hektarea inguru erre dituzte.

Sutea Kalifornian. Argazkia: EiTB.
Gutxienez 10 hildako Kalifornia iparraldeko suteetan

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamar lagun hil dira eta 20.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Kalifornian, AEBko mendebaldean, piztutako hamabost suteetan.

Sugarrek zortzi konderri zeharkatu, 1.500 etxe kiskali eta 29.542 hektarea erre dituzte, The New York Times egunkariak jakitera eman duenez.

Hamar pertsona hil dira jada, Janet Upton Basoko eta Suteen aurkako Babeserako Saileko zuzendariordearen hitzetan.

AEBn suteen ondorioz inoizko kalte material handienak izan dira, eta, agintarien arabera, kalte gehiago egon daitezke oraindik.

Jerry Brown Kaliforniako gobernadoreak larrialdi-egoera ezarri du Napa, Sonoma eta Yuba konderrietan, “milaka familia” arriskuan baitaude. Gainera, milaka lagun atera dituzte euren etxeetatik konderri horietan.

Suteak igandean piztu ziren, eta haize-bolada bortitzei esker zabaldu dira. Uptonen esanetan, ikerketa abiatu dute sute horien nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Suteak argazkiak Albisteak