Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Suteak Kalifornian, 2017ko urriak 12: 23 hildako eta 200.000 ebakuatu

Mundua

AEB

23 lagun hil dira jada Kalifornian piztutako suteetan

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/12

20.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, AEBko mendebaldean, igandean piztutako suteen ondorioz.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Degoeneko 23 lagun hil dira eta 20.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Kalifornian, AEBko mendebaldean, piztutako hogei bat suteetan.

Sugarrek Napa, Sonoma, Lake, Mendocino, Yuba, Nevada, Calaveras eta Butte konderriak zeharkatu, 2.000 etxe kiskali eta 68.700 hektarea erre dituzte, The New York Times egunkariak jakitera eman duenez.

Bestalde, ehun lagun baino gehiago ospitalera eraman behar izan dituzte, eta hildakoen kopurak gora egin dezakeela uste dute bertako agintariek ehunka pertsona desagertuta daudelako.

AEBn suteen ondorioz inoizko kalte material handienak izan dira, eta, agintarien arabera, kalte gehiago egon daitezke oraindik.

Jerry Brown Kaliforniako gobernadoreak larrialdi-egoera ezarri du Napa, Sonoma eta Yuba konderrietan, "milaka familia" arriskuan baitaude. Gainera, milaka lagun atera dituzte euren etxeetatik konderri horietan.

Gutxienez 8.000 suhiltzaile lanean ari dira suteak itzaltzeko.

Suteak igandean piztu ziren, eta haize-bolada bortitzei esker zabaldu dira. Janet Upton Basoko eta Suteen aurkako Babeserako Saileko zuzendariordearen esanetan, ikerketa abiatu dute sute horien nondik norakoak argitzeko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena