Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Palestina: Al Fatah-k eta Hamasek adiskidetze akordioa sinatu dute

Mundua

Palestina

Al Fatah-k eta Hamasek adiskidetze akordioa sinatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/10/12

Besteak beste, Palestinar Aginte Nazionalaren Gobernua indartzea adostu dute.

  • Al Fatah-ko eta Hamaseko ordezkariak, Kairoko prentsaurrekoan. EFE

    Al Fatah-ko eta Hamaseko ordezkariak, Kairoko prentsaurrekoan. EFE

    Al Fatah-ko eta Hamaseko ordezkariak, Kairoko prentsaurrekoan. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Al Fatah alderdi nazionalista palestinarrak eta Hamas mugimendu islamistak akordioa lortu dute adiskidetze prozesua osatzeko eta 2007tik duten zatiketari amaiera emateko.

Bi fakzioen ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Kairon (Egipto), eta iragarri dute adiskidetzearen lehen urratsa izango dela Palestinar Aginte Nazionalaren (PAN) Gobernua indartzea. Exekutiboa Gazara itzuli zen urriaren 2an.

Bi aldeen esanetan, euren jarrera "serioa" da eta biak "prest" daude adiskidetzea "arrakastatsua" izan dadin, "proiektu sionistari aurre egiteko eta gure herriaren itxaropenak lortzeko".

Akordioaren baitan, Hamasek PANen esku utziko ditu Gazako pasaguneak, eta bi aldeak berriz bilduko dira azaroan, akordioaren artikuluak nola gauzatu aztertzeko.

Hamas eta Al Fatah irailaren 11n hasi ziren hitz egiten, Egipto bitartekari izanda, zatiketa bukatzeko asmoz.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena