Mundua -

Hauteskunde orokorrak

Austriak Gobernu berria aukeratuko du, ultraeskuina izateko aukerekin

Hauteskundeak aurreratu egin dituzte, sozialdemokraten eta demokristiarren koalizio gobernatzaileak hautsi ostean. Ultranazionalisten oposizioari botererako ateak ireki diezazkieke.

Austriak Gobernu berria aukeratuko du igande honetan. Argazkia: EFE
Austriak Gobernu berria aukeratuko du igande honetan.
Austriak Gobernu berria aukeratuko du igande honetan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriarrek Parlamentu berria aukeratuko dute igande honetan, sozialdemokraten eta demokristiarren koalizio gobernatzaileak hautsi ostean aurreratutako hauteskunde orokorretan. Ultranazionalisten oposizioari botererako ateak ireki diezazkieke.

Duela hilabete gutxi batzuk arte, Heinz-Christian Stracheren alderdi liberala (FPO), ultraeskuina eta euroeszeptikoa zundaketa guztietako boto-asmoen buru zen, diskurtso xenofoboa izanda, 2015ean eta 2016an milaka errefuxiatu herrira iristeak bertan sortutako beldurraz baliatuta.

Halere, maiatzean, Sebastian Kurz konberbadoreak, Kanpo gaietarako ministroak, bigarren postura eraman zuen berehala, alderdi popular demokristianoaren (OVP) aginpidea hartuta eta Christina Kern kantziler federalaren sozialdemokratekin aliantzaren amaiera deklaratuta, baita hauteskunde legegile aurreratuak deituta ere.

31 urte izanik, Kurs dagoeneko Austriako politikorik ezagunena da, immigrazioaren aurkako neurri zorrotzen defentsari esker. Eskuinerantz egindako giro zorrotz batekin, OVP alderdia erreformatu du, mugimendu berri modura aurkeztuta, eta aurrekoen estilotik aldenduta; halere, alderdiko pertsona boteretsuenen babes osoa du.

Kurz da inkesten faboritoa, boto asmoaren % 33a duelako, eta bi etsai handiek, Strachek eta Kernek, jarraitzen dute, bigarren postua % 25-27arekin lehiatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Ultraeskuineko alderdi politikoak Austria azken ordukoa