Mundua -

Hauteskundeak

Eskualdeetako hauteskundeak egiten ari dira Venezuelan

Karibeko herrialdeko 23 goberntzaileak aukeratzeko daude deituta herritarrak.

Venezuelako Asanblea Nazionaleko presidenteordea (ezkerretik hasita bigarrena). EFE
Eskualdeetako hauteskundeak egiten ari dira Venezuelan

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuak ireki dituzte Venezuelan, igande honetan, 06:00etan (10:00etan GMT), aurreikusi bezala, herrialdeko 23 gobernatzaileak aukeratzeko deituta dauden herritarrentzat.

VTV Estatuko kateak jakitera eman duenez, herrialdeko hainbat eskualdetan aurreikusitako orduan hasi dira bozkatzen, eta orain arte ez da istilurik izan.

Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidenteak VTV katean egin duen lehengo balantzean esan du hauteslekuen erdia baino ghiagok lehenengo ordu erdian ireki dituztela ateak. Halaber, herrialdearen zati handi batean bozkatzaile "asko" izan direla nabarmendu du.

Bestalde, besteak beste, Lara, Merida (mendebaldean), Cojedes eta Guarico (zentroa) estatuetan hautesleku gehiago ireki dituztela adierazi du, % 80. Halaber, Hauteskunde Batzorde Nazionaleko langileen % 100 13.599 hauteslekuetan daudela gaineratu du.

Halere, hauteskunde hauetan bozkatzeko aukeratutako herritarrei bozkatzeko deia egin die, bereziki Bolivarren (hegoaldea, (Miranda (iparraldea), Nueva Espartan (ekialdea), herrialdeko beste estatuetan baino jende gutxiago joaten ari delako bozkatzera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Venezuela bideoak