Mundua -

venezuela

Madurok bilera publikoa egitera deitu du oposizioa, garaipenaren ostean

Presidente venezuelarra irratian eta telebistan egiteko prest agertu da. Oposizioak esan du abstentzioa gakoa izan dela chavismoaren aurkako aldarrian.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "bilera publikoa" egitera deitu du Batasun Demokratikorako Mahaia (MUD), igandeko hauteskundeetan chavismoak garaipen handia lortu ostean. 23 gobernatzaile lor zitezkeen bozketan, eta Gobernuaren aldekoek 17 ordezkari eskuratu zituzten.

Nazioarteko hedabideekin egindako agerraldi batean, Madurok esan zuen "prest" dagoela Henry Ramos Allup eta Julio Borges Asanblea Nazionaleko presidente eta presidente ohiarekin, hurrenez hurren, "bilera publikoa" egiteko.

"Nahi baduzue, kate nazionalean (irrati eta telebista) egingo dugu (…), hitzak eta elkarrizketak balio handia dutela uste baitut; elkarrizketa nahi dut, bakea nahi dut, eta garaipenaren ikurra hartuko dut, garailea bainaiz", esan zuen. Maduroren esanetan, chavismoaren aldekoek botoen % 54 jaso zituzten.

Ramos Allup oposizioko kideak, bere aldetik, Globovision kate pribatuan egon zegoen, elkarrizketa eskaintzen. Bertan adierazi zuenez, berak bilera batean parte hartzeko, "publikoa" izan beharko litzateke, eta, ahal izanez gero, hedabideek eskaini beharko lukete.

Allupek ñabardura bat egin zuen; "mezulari" batzuek aurreratu egin zioten Madurok berarekin biltzeko asmoa duela, eta berak ezezkoa eman duela.

Aipatutako elkarrizketa horretan, Ramos Allupek hauteskundeen emaitzak aztertu zituen, eta esan zuen abstentzioa gakoa izan dela chavismoaren aurkako aldarrian. MUDek ez ditu emaitza ofizialak onartzen.

Horrezkero, Allupen adierazpenak "ausartak" izan zirela aipatu zuen Madurok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak