Mundua -

Portugalgo suteak

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.

Sugarrak, Ancares natura-erreserban. Efe
Sugarrak, Ancares natura-erreserban. Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren.

Antonio Costa Portugalgo lehen ministroak jakitera eman duenez, ministroak ofizialki eman dio dimisioa, eta ezin izan dio ukatu.

Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.

Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira.

Beragan jarritako konfiantza eskertu dio Urbano de Sousak Costari, bai orain bai Pedrogao Granden orain lau hilabete izandako suteetan erakutsitakoa. Hori dela eta, bere dimisioa onartzeko eskatu dio, bere "duintasun pertsonala babestu" nahi duelako.

Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Suteak bideoak Eguneko albisteak Lisboa azken ordukoa