Mundua -

Epaiketa berriari begira

Pablo Ibarren abokatua: 'Itxaropentsu dago epaiketa berriaren aurrean'

Epaileak bere burua errugabetzat jotzea espero duela esan du astelehen honetan bere abokatuak Benjamin Waxmanek.

Pablo Ibarren artxiboko argazkia. Iturria: pabloibar.com
Oraingoan justizia egingo dela dio Pablo Ibarren abokatuak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaiketa berriaren aurrean, Pablo Ibar itxaropentsu dagoela eta epaileak bere burua errugabetzat jotzea espero duela esan du gaur bere abokatuak Benjamin Waxmanek. Iaz AEBko Floridako Auzitegi Gorenak ustez hiru lagun hiltzeagatik bere gain ezarrita zegoen heriotza zigorra bertan behera utzi zuen, froga "gutxi eta ahulak" baitziren.

Waxman Euskadin da egunotan, eta bihar bilduko da Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin eta Legebiltzarreko taldekide ezberdinekin ere. Ondoren, Madrilera joango da beste hainbat talderekin biltzeko.

Waxmanek Efe albiste agentziari esan dionez, epaiketa berri horren aurrean "baikorra" da, hilketa hirukoitza gertatu zen egunean "Pablo beste toki batean zegoela" frogatzen duten ebidentzia asko baitaude.

Martxoaren 5etik aurrera epaituko dute berriro Pablo Ibar, 1994an Casimir Sucharsky gaueko lokal baten jabearen eta Sharon Anderson eta Marie Rogers modeloen heriotzagati.

2000. urtean, AEBko justiziak heriotza zigorra ezarri zien Ibarri berari eta Seth Peñalver lagunari ustezko hiltzaileak izatea egotzita. Auzitegiak Peñalver absolbitu egin zuen epaiaren aurkako helegitea jarri eta epaiketa errepikatu ostean.

Bien bitartean, Ibarrek kartzelan eman ditu azken 23 urte hauek (horietako 15 heriotzaren korridorean). Hori dela eta, "jakin badaki zer dagoen jokoan". Ildo horretan, "urduri" dagoela eta "memento onak eta txarrak izan arren, orokorrean itxaropentsu" dagoela esan du Waxmanek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Pablo Ibar bideoak Epaiketak argazkiak