Mundua -

Atentatua

Gutxienez 10 hildako eta zortzi zauritu Somalian bi autok eztanda eginda

Atentatuen erantzukizuna bere gain hartu du Al Shabaab milizia islamistak.

Bi autok eztanda egin dute Mogadiscioko erdigunean. Argazkia: EFE
Bi autok eztanda egin dute Mogadiscioko erdigunean. Argazkia: EFE
Bi autok eztanda egin dute Mogadiscioko erdigunean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 10 lagun hil eta beste zortzi zauritu dira Mogadiscioko erdialdean, Somaliako hiriburuan, bi auto-bomba leherrarazita, Poliziak baieztatu duenez.

Hiriko erdigunean jazo dira eztandak. Lehena Nasa Hablod hotel parean izan da. Han bertan izan zen 2016an gertatutako sarraskia; orduan 16 lagun hil ziren. Poliziaren hasierako informazioen arabera, armak zeramatzaten hainbat lagun tiroka hasi dira, hotelaren segurtasun indarren aurka, alegia.

Hotel horretan diputatuak eta enpresaburuak daude. Bigarren eztanda handik minutu batzuetara izan da, oso gertu, Somaliako Parlamentuko aintzineko egoitzatik oso hurbil, hain zuzen ere.

Atentatuen erantzukizuna bere gain hartu du Al Shabaab milizia islamistak, Telegram sare sozialaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Munduko albisteak Atentatuak Gaurko azken orduko albistea