Mundua -

GUTUN POLEMIKOA

Dirurik gabeko europarrei Erresuma Batutik joateko eskatu die Gobernuak

The Observer egunkariak publiko egin du errumaniar batek jaso duen gutuna. Barne Ministerioak bere herrialdera itzultzea edo Europar Batasuneko beste batera joatea gomendatzen dio.

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Observer egunkariak igande honetan jakitera eman duenez, Erresuma Batuko Barne Ministerioak gutunak bidali dizkie han bizi diren dirurik gabeko Europar Batasuneko herritarrei, "kale gorrian gera ez daitezen".

Errumaniako herritar batek jaso duen gutuna zabaldu du egunkarik. Idatzian, Europar Batasuneko herriren batera joatea pentsatzeko eskatzen diote. Gizon hori atxilotze zentro batean dago eta larrialdiko exebizitza bat eskatu zuen behin-behineko askatasuna lortzeko, baina ezezkoa eman zioten. "Kale gorrian geratzea saihestu ahal izango zenuke Errumaniara bueltatuko bazina, edo Europar Batasuneko beste herrialderen batera joango bazin, han Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak aurreikusten dituen eskubide guztien jabe izango zara" dio eskutitzak.

Egunkariaren arabera, Erresuma Batuak 5.301 herritar komunitario deportatu zituen 2016ko ekainetik 2017ko ekainera; inoizko daturik altuena.

Bail for Immingration Detainees (BiD) erakundeko zuzendari Celia Clarkek kritikatu egin du "britainiar funtzionarioek horrela jokatzea orain, Britaian Handiak oraindik Europar Batasuna utzi ez duenean". "Europako herritarrekin izango ditugun harremanen etorkizunek kezkatu egin beharko gintuzke" esan du Clarkek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Erresuma Batua bideoak Gaurko azken ordukoa Brexita Ingalaterra