Mundua -

Erresuma Batua

Mayri zentsura-gutuna aurkezteko prest azaldu dira 40 diputatu kontserbadore

'Brexit'aren negoziazioen inguruan lehen ministroak izandako jarrerarekin ez datoz bat, eta dimititzera behartu nahi dute.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroari zentsura-gutuna aurkezteko prest agertu dira Erresuma Batuko Parlamentuko 40 diputatu kontserbadore, The Sunday Times egunkariaren arabera. Dirudienez, 'brexit'aren negoziazioen inguruan Mayk izandako jarrerarekin ez datoz bat, eta alderdiaren buruzagitzan aldaketa nahi dute.

Mayren Gobernuak krisialdia bizi du Europar Batasunetik alde egiteko negoziazioetan aurrerapausorik izan ez direlako. Gainera, hainbat politikari kontserbadorek sexu-eskandaluak izan dituzte; amaitzeko, Priti Patel Nazioarteko Lankidetzarako ministroak dimisioa aurkeztu berri du, Israelgo gobernukiderekin baimenik gabeko batzarrak izan dituelako.

The Sunday Timesek kaleratu duenez, alderdiaren buruzagitzan barne-hautaketa behartzeko gutxienez 32 diputatu behar dira. Mayren agintaritza ahulduta dago egun, joan den ekaineko hauteskunde aurreratuetan gehiengo absolutua galdu ostean.

Horrez gain, Mayren egoerak okerrera egin dezake, datorren hilabeterako aurreikusita baitzegoen Londres eta Brusela arteko aurretiazko akordioa, baina orain litekeena da azkenean hori ez gauzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Erresuma Batua argazkiak Gaurko azken orduko albistea Brexita Zer da Brexita Theresa May albisteak