Mundua -

Cosa Nostra

Toto Riina hil da, Corleoneko 'aitajaun' eta XX. mendeko mafiosorik odoltsuena

40 hilketaren egile zuzena da eta 150 inguru agindu ditu, ebazpenen arabera. Falcone eta Borsellino epaileen aurkako atentatuak agindu zituen, Cosa Nostraren aurkako epaiketa handienaren ostean.

Riina ez da inoiz damutu eta inoiz ez du justiziarekin kolaboratu. Artxiboko argazkia: EFE
Riina ez da inoiz damutu eta inoiz ez du justiziarekin kolaboratu. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvatore Riina 'Toto' izenez ezagututako mafiosoa (Corleonen jaioa, Sizilian) zendu da gaur, ostiralean, goizaldean, 87 urte zituel, Parmako ospitale bateko presoen aldean. 26 biziarteko zigor jaso zituen, 1960eko hamarkadatik 1993ko urtarrilean egindako dozenaka hilketengatik.

Riina 'corleonearren klanaren' buruzagia eta, ondoren, Cosa Nostrako buru bihurtu zen, bi mafia gerratan parte hartu zuen, eta Corleoneko banda baten kide gisa hasi ondoren Estatu italiarra ezegonkortu egin zuen.

'Toto'ren agintaldian, 150 bat fiskal, polizia, gainerako klanen kideren, besteak beste, hilketa antolatu zuen.

Riina 'La Belva' (basapiztia) eta ''U Curtu' (motza, altueragatik) Bernardo Provenzano ondoan zuela zuzendu zuen organizazioa. Provenzanok Riinaren lekua hartu zuen atxilotu ondoren, eta epe berri bat hasi zuen Cosa Nostran. 2006an atxilotu zuten, eta iaz hil zen.

Mafiosoa oso ezaguna zen Italia osoan, bereziki, Giovanni Falcone (1992ko maiatza) eta Paolo Borsellino (1992ko uztaila) mafiaren aurkako borrokan erreferente izandako epaileak hiltzeagatik. Falconek eta Borsellinok Cosa Nostrako kide edo haien laguntzaile ziren 475 pertsona akusatuen eserlekura eramatea lortu zuten, eta, lehen aldiz, mafiaren kide izateagatik zigortu zituzten.

Falconeren hilketa izan liteke hilketarik nabarmenena. Riinaren bi morroik Palermo eta aireportua lotzen dituen autobidearen azpian jarritako 1.000 kg lehergai zartarazi zituzten, epailearen autoa pasatzen ari zela. Gaur egun bi epaileen izena du Palermoko aireportuak.

Falcone eta Borsellino, ikono bihurtu den argazki batean. Iturria: Archivio Antimafia

Falcone eta Borsellino, ikono bihurtu den argazki batean. Iturria: Archivio Antimafia

Falconerekin batera, Francesco Morvillo bere emaztea eta Rocco di Cillo, Vito Schifani eta Antonio Montinaro bizkartzainak ere hil ziren.

Era berean, Erromako, Milanoko eta Firenzeko atentatuak zuzendu zituen 1993an, atxilotuta zegoen bitartean, hamar bat hildako eraginda. Orokorrean, uste dute Riinak 40 pertsona hil zituela eta, gutxienez, beste 110 pertsona hiltzea agindu zuen, horietako asko Cosa Nostrak izan zituen barne gerretan, Giovanni Brusca Riinaren gertuko gizona izandakoak deklaratu zuenez.

Riina, atxilotu zuten azken aldian, 1993eko ekainean. Argazkia: EFE

Riina, atxilotu zuten azken aldian, 1993eko ekainean. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak