Mundua -

Jazoera

Gutxienez 15 lagun hil dira Marokon elikagai-banaketa batean ihesaldi baten ondorioz

Biktima guztiak emakumezko dira, baita zaurituak ere. Janari-banaketa humanitarioaren unean ez zegoen arduradunik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 pertsona hil eta beste bost zauritu dira igande honetan Sidi Bualem Marokoko hirian, jende-ihesaldi baten ondorioz, Marokoko Barne Ministerioak baieztatu duenez.

Elkarte humanitario batek tokiko elkarte bati emandako janariaren zain zeuden 600 bat emakumezko baina, dirudienez, elikagai-banaketan borroka izan da horien artean eta horrek ihesaldia eragin du. Antza, une hartan ez zegoen elkarte-arduradunik.

Biktima guztiak emakumezko dira, baita zaurituak ere. Bost zaurituetatik hiru larri daude, eta Tafetachteko osasun zentroan artatu dituzte. Beste biak oso larri daude, eta Marrakecheko Ospitalera eraman dituzte.

Fiskaltzaren ikuskapean, epaileek ikerketa abiatu dute ezbeharraren nondik norakoak argitzeko eta erantzukizunak zehazteko, Marokoko Barne Ministerioak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Maroko azken ordukoa