Mundua -

Itsaspekoa

Argentinako itsaspekoa desagertu zen tokian antzemandako zarata bat ikertzen ari dira

Arazoaren 15ean azken komunikazioa egin eta hiru ordura jasotako "zarata erregular bat" ikertzen ari dira.

'ARA San Juan' desagertutako itsaspekoa. Argazkia: EFE.
'ARA San Juan' desagertutako itsaspekoa.
'ARA San Juan' desagertutako itsaspekoa. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Armadak jakinarazi duenez, orain astebete Hego Atlantikoan antzemandako "zarata anomalo bat" ikertzen ari dira. Ara San Juan urpeko ontzi argentinarrak azken komunikazioa egin zuen inguruan antzeman zuten; azken komunikazioa egin eta hiru ordura jasotako zarata bat da, alegia.

Iturri beraren arabera, "ur azpiko zarata erregular bat" antzeman dute urpeko ontziak asteazkenean, azaroaren 15ean, azken komunikazioa egin zuen tokitik gertu; hau da, San Jorge Golkoaren inguruan, Argentinako Patagoniatik 432 kilometrora, hain zuzen.

"Puntu hori itsaspekoak egin behar zuen ibilbidean dago", Ushuaiatik Mar del Platarako bidean.

Enrique Baldi Argentinako Armadaren bozeramailearen hitzetan, "aztertu beharreko zarata bat da, baina beste toki batzuk ere arakatu behar ditugu".

Zarata hori eztanda bati dagokion galdetuta, Balbik ezetz esan du: "Zarata bat da; beraz, ez dugu horri buruzko uste okerrik zabalduko".

"Anomalia" horrek urpeko ontziarekin zerikusia duen ala ez zehazteko denbora beharko dela gaineratu du Balbik. Erreskate-lanei dagokienez, horiek bilaketa-lanen hirugarren fase batean gauzatuko liratekeela adierazi du.

"Erreskate-lanak abian jarriko ditugu urpeko ontzia zehatz-mehatz non dagoen dakigunean", gaineratu du.

Bestalde, itsaspekoa "egora kritikoan" sartu dela esan du Armadaren bozeramaileak, eta "egonezina gero eta handiagoa" da, desagertu zenetik zazpi egun igaro direnez "oxigeno arazoak" izango baitituzte dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Buenos Airesko albisteak