Mundua -

Agungen erupzioa

Baliko Aireportua berriz ireki dute, hiru egunez sumendiagatik itxita egon ostean

Azkenik, instalazioa normaltasunera itzuli ahal izan da, errauts hodeiengatik hiru egunez etenda egon eta gero. Ehunka hegaldi kudeatzen ditu egunean, Indonesiako nagusiena baita.

Bidaiariak Baliko Aireportuan, astelehenean. Argazkia: EFE
Bidaiariak Baliko Aireportuan, astelehenean
Bidaiariak Baliko Aireportuan, astelehenean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliko Ngurah Rai Nazioarteko Aireportuak ateak zabaldu ditu gaur, asteazkena, hiru egunez Agung sumendiaren erupzioagatik itxita egon eta gero.

Sutopo Purwo Nugroho Hondamendiak Kudeatzeko Agentzia Nazionalaren informazio zuzendariak baieztatu dio Eferi instalazioa zabalik dagoela hango 15:00etatik (08:00ak, gurean) aurera.

"Irteteko eta sartzeko hegaldi guztiak martxan daude", esan du Angkasa Pura Baliko Aireportua kudeatzen duen enpresak, Twitterren.

Agintariek, gainera,  laranja maila ezarri dute (altuena -gorria- baino maila bat gutxiago), aireportuan bildu eta gaurko baldintzak aztertu eta gero, Turismo Ministerioak ohar baten bidez adieraz duenez.

Agung sumendia, atzo. Argazkia: EFE

Agung sumendia, atzo. Argazkia: EFE

Singapore Airlines airelineak iragarri du gutxienez bi hegaldi egingo dituela Indonesiako uharte horretara, eta hegaldi berriak egitea negoziatzen ari da.

Astelehenean, Baliko Aireportuko operatzaileak instalazioak ixtea erabaki zuen berriz, "sumendiaren errautsek" hegazkinen motorretan eragin zezaketelako, istripu arriskua areagotuta.

100.000 bidaiari baino gehiagori eragin die aireportuaren itxierak, 900 hegalditan ondorioak izan baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Hondamendi naturalak Eguneko albisteak Indonesia Erupzioa izan duten sumendiak