Mundua -

Ipar Korea

Ipar Korearen aurkako zigor gehiago iragarri dituzte AEBk

Horrez gain, Donald Trumpek Txinaren esku-hartzea eskatu du, Ipar Koreak misilak jaurtitzeari utz diezaiola lortzeko.

Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trumpek iragarri du Ipar Koreari zigor gehigarriak ezarriko dizkiotela, Pyongyangek atzo kontinente arteko misil balistiko bat jaurti ostean.

"Ipar Koreari zigor handi gehiago ezarriko dizkiogu. Egoera kontrolpean dago", adierazi du Trumpek Twitter bidez zabaldutako mezu batean.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak bilera egin behar duen egunean egin du iragarpen hori  Trumpek. Batzarrean Ipar Korea izango dute hizpide, Ameriketako Estatu Batuek, Hego Koreak eta Japoniak eskatuta.

Trumpek neurri horiek zeintzuk izango ez badiren zehaztu ez badu ere, Rex Tillerson AEBko Estatu idazkaria iradoki Etxe Zuriak aldebakarrez hartutako zigorrak izan daitezkeela.

"Balizko zigor gehigarrien zerrenda luzea eginda daukagu. Altxor Departamenduak iragarriko ditu neurriak, dena prest dagoenean", erantsi du Tillersonek.

Horrez gain, Trumpek Xi Jinping Txinako presidentearekin hitz egin du telefonoz eta auzi honetan ahal duen guztia egin dezala eskatu dio, "Ipar Koreak probokazioak amaitu ditzan eta arma nuklearrak erabiltzeari utz diezaion".

"Ipar Korearen mehatxuen aurrean", AEBk "bere burua eta bere aliatuena" defendatzeko erabaki irmoa hartuta duela jakinarazi dio Trumpek Xi Jinpingi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken ordukoa Trump gaur Ipar Korea Albisteak