Mundua -

Atentatua Peshawar-en

Hiru pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte Pakistango unibertsitate batean

Hildakoak atentatuaren egileak lirateke. Erasoa TTP Pakistango talde taliban nagusiak hartu du bere gain. Zaurituetako zortzi ikasleak dira.

Peshawarren aurreko astean izan den atentatu baten irudia. Argazkia: EFE
Peshawarren aurreko astean izan den atentatu baten irudia. Argazkia: EFE
Peshawarren aurreko astean izan den atentatu baten irudia. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru erasotzaile hil eta 25 pertsona zauritu dira Tehreek-e-Taliban Pakistan (TTP) talde taliban pakistandarrak Peshawarko Unibertsitatearen aurka egindako atentatu batean, hainbat iturri ofizialen arabera.

Armadaren Informazio Bulegoak ohar baten bidez adierazi duenez, hiru terroristak Peshawarko Unibertsitateko Nekazaritza Departamentuan sartu dira, eta tiro egin diete.

Abdul Wali Peshawarko poliziak Eferi esan dionaren arabera, 25 dira zaurituak, eta horietako zortzi ikasleak dira. Halaber, hainbat polizia zauritu dira erasoan.

Horiez gain, segurtasuneko kide bat eta kazetari bat ere omen daude zaurituen artean.

Polizia horren esanetan, "burka zeramaten hiru terrorista" hiru gurpileko taxi batean sartu dira unibertsitate horretako Nekazaritza Departamentuan, eta tiro egin dute. Leku horretan, ikasleentzako aterpetxea ere badago.

Walik azaldu duenez, gaur jaieguna da bertan, profetaren jaiotza ospatzen dutelako, eta, hori dela eta, ikasle asko zeuden aterpetxean.

Armadak soldaduak bidali ditu, eta bertara iritsi direnean, tiro egin dute erasotzaileen aurka.

Tehreek-e-Taliban Pakistan talde talibanak bere gain hartu du erasoa, mezu baten bidez, eta atentatua TTPko hiru kidek egin dutela baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak argazkiak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Pakistan azken ordukoa Asia