Mundua -

Ekialde Hurbila

Manifestarien eta militarren arteko liskar gehiago, Cisjordanian

Ehunka pertsona bildu dira gaur, larunbata, Belen hiriaren iparraldean antolatutako martxan. Amaieran, istiluak izan dira manifestarien eta soldadu israeldarren artean.

Liskarrak Cisjorndanian. EFE

Dagoeneko lau hildako eta 300 zauritu Zisjordanian izandako liskarretan

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istiluak izan dira gaur, larunbata, manifestari palestinarren eta Israelgo soldaduen artean, Donald Trump AEBko presidenteak Jerusalem Israelgo hiriburu gisa onartu ostean Belenen antolatutako protestetan.

Ehunka pertsona bildu dira gaur Belen hiriaren iparraldean egindako martxan. Raquelen Hilobia zaintzen ari ziren soldadu israeldarrekin liskarrak izan dira. Palestinako Osasun Ministerioak WAFA agentziari jakinarazi dionez, dozenaka zauritu artatu dituzte kea arnasteagatik edo pilotakadak jasotzeagatik.

Cisjordanian, Ramalan, Hebronen eta Rahaten ere antzeko mobilizazioak egin dituzte, Haaretz egunkariaren arabera. Dozenaka manifestari kalera irten dira Gazan, Israelgo mugan, harriak bota eta pneumatikoak erretzeko.

Atzo 'Gorrotoaren Eguna' deitu zuten palestinarrek, eta lau pertsona hil eta 300 bat zauritu ziren istiluetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Israel Palestina