Mundua -

Indarkeria matxista

Morgan Spurlockek sexu-abusuak egin izana aitortu du: 'Arazoaren parte naiz'

Zinemagile estatubatuarrak lankide bat sexu-erasoa egin zion eta ondoren ordaindu egin zion gertatutakoa salatu ez zezan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Morgan Spurlock zinemagile, produktore eta gidoilari estatubatuarrak sexu-abusuak egin izana aitortu du. "Ez naiz ikusle xalo bat, arazoaren parte naiz", azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen gutun batean.

Azkenaldian, emakumeen kontrako indarkeriari lotuta AEBetan hautsak harrotu dituen hainbat berri izan dira, eta Spurlockek esan du albistegietan agertu diren antzeko gertakariak bizi izan dituela berak.

Ildo horretan, aitortu du unibertsitatean zegoela neska batek bortxatu izana egotzi ziola, gerora bere aurka inolako salaketarik jarri ez bazuen ere.

Gutunean dioenez, gertakariak biak elkarrekin, mozkortuta eta biluzik zeudela gertatu ziren. Sexu-harremanak izaten hasi ziren, neskak ez zuela horrelakorik nahi esan bazion ere. Emakumea negarrez hasi zenean gelditu zen Spurlock.

Horrez gain, beste kasu baten berri ere eman du. Bere bulegoan lan egiten zuen emakume bat jazarri egiten zuen, eta ondoren ordaindu egin zion gertatutakoa isilpean gorde zezan.

Bestalde, senar desleiala izan dela ere kontatu du. "Arazoaren parte naiz, baina baita konponbidearen parte ere", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea