Mundua -

Bozketa

Piñera eta Guillier aurrez aurre gaur, Txileko hauteskundeen bigarren itzulian

Guztira, 14,3 milioi txiletar daude deituta.

Sebastián Piñera hautagaiaren artxiboko irudia. EFE
Sebastián Piñera hautagaiaren artxiboko irudia. EFE
Sebastián Piñera hautagaiaren artxiboko irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14,3 milioi txiletar daude deituta igande honetan Txilen egingo dituzten hauteskundeen bigarren itzulian parte hartzera.

Bi hautagai izango dira lehian: Sebastián Piñera hautagai kontserbadore eta Chile Vamos alderdiko burua (2010 eta 2014 bitartean Txileko presidente izan zen) eta Alejandro Guillier ofizialista (Nueva Mayoría-ko hautagaia). Bigarren itzuli honetan klabe izango dira lehen itzulian kanpoan geratutako hautagaiak. Izan ere, berdinketa teknikoan daude biak eta bozketaren emaitzak estuak izango dira, aditu eta analisten arabera.

Piñerak irabazi zituen joan den azaroaren 19ko hauteskundeak, baina ez inkestek aurreikusitako aldearekin. Izan ere, botoen % 40 aurreikusten zituzten eta azkenean % 36,64 jaso zituen, bigarren hautagaiak baino 14 puntu gehiago.

Alejandro Guiller Gehiengo Berria koalizioaren buruak ere ez zuen lortu aurreikusitako emaitza. Espero zuten bigarren postua eskuratu arren, hautesleriaren % 22,7 bereganatu zuen, Frente Amplio alderdiko burua gertu zuela (% 20 eskuratu zuen horrek).

Azken asteotan,  lehen itzuliaren ostean kanpoan geratu ziren hautagaien botoak eskuratzeko lanean aritu dira biak. Adituen arabera, Piñerak aukera gehiago ditu abstentzioa handiago den heinean. Parte-hartze handi batek, berriz, Guillierri egingo omen lioke mesede.

Hasi da bozketa atzerrian

Txileko Kanpo Minsiterioak larunbat honetan jakitera eman duenez, jada hasi dira kanpoko bozketa prozesua. Guztira, 39.137 txiletarrek eman ahalko dute botoa mundu osoko 62 herrialdetik.

Hauteskundeen lehen itzulian atzerriko erroldaren ia % 60k eman zuen botoa (Txilen bertan % 46,6koa izan zen parte-hartzea). Argentina, AEB, Kanada, Espainia eta Australia izan ziren Txiletik kanpo parte-hartze handiena izan zuten herrialdeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Txile