Mundua -

Erasoa

Gutxienez 9 pertsona hil eta 30 zauritu dituzte, Pakistanen izan den atentatuan

Quetta hiriko eliza metodista batean izan da erasoa. Erasotzaileetatik bi hil egin dira bertan, eta beste bik ihes egin dute.

Erasoa Pakistanen. Argazkia: EFE
Erasoa Pakistanen. EFE
Erasoa Pakistanen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 9 pertsona hil eta 30 zauritu dituzte igande honetan Pakistanen izan den atentatuan. Quetta hiriko eliza metodista batean izan da erasoa eta erasotzaileetatik bi bertan hil dira. Beste bik ihes egitea lortu dute.

400 bat pertsona zeuden eliza barruan erasoan izan den unean, 12:10ean (8:10 GMT). Erasotzaileetako batek soinean zeramatzan lehergailuak leherrarazi ditu, atarian, bertako Poliziaren iturri batek EFE albiste agentziari adierazi eman dionez. Beste erasotzaileetako batek ez du lortu lehergailuen txalekoa leherraraztea, eta eliza barruan hil da, Poliziarekin izandako tiroketan. Gainerako bi erasotzaileek ihes egitea lortu dute. "Polizia bi horien bila dabil", gaineratu du iturri horrek.

ATENTADO PAKISTAN EFE 2

(Zauritutakoak erasoaren ostean. EFE)

Poliziaren arabera, 9 dira hildakoak (tartean bi erasotzaileak eta bi emakume), eta 28 zauritutako lagunak, tartean elizan zaintzan zegoen agente bat.

Quettako ospitaleko arduradun batek, baina, 30era igo du zauritutakoen kopurua, tartean emakumeak eta umeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak Gaurko azken ordukoa