Mundua -

Atentatua Egipton

Gutxienez 9 hildako eta 10 zauritu utzi ditu eliza kopto baten aurkako erasoak Kairon

Erasoa Santa Maria Mina elizan gertatu da, Helwan hirian, hiriburutik 10 kilometrora. Hiru erasotzailek egin dute atentatua, eta horietako bik ihes egin dute.

Egipto erasoa elizan
Egipto erasoa elizan
9 lagun hil ditu erasotzaile batek eliza kopto baten aurkako erasoan Kairon

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bederatzi pertsona hil, horien artean bi polizia, eta beste hamar zauritu dituzte eliza kopto baten kontrako eraso batean, Kairotik (Egipto) kilometro gutxira, Osasun Ministerioak baieztatu duenez.Terroristetako bat hil du Poliziak.

Konkretuki, erasoa Santa Maria Mina elizan gertatu da, Helwan hirian, hiriburutik hamar kilometrora. Lehen informazioen arabera, hiru erasotzailek egin dute atentatua, eta horietako bik ihes egin dute.

Barne Ministerioak azaldu duenez, elizan tiroka sartu eta lehergailuak zartarazteko asmoa zuten hiru terroristek. Hala ere, segurtasun indarrek erasoa eragotzi dute, eta erasotzaileek tiro ibilgailutik egin behar izan dute.

Kristauen segurtasun eza

Kopto ortodoxoak biztanleriaren % 10 dira Egipton, Ekialde Hurbileko kristau komunitaterik handiena. Istiluak ohikoak dira eta bizilagun musulmanek maiz eraso egiten diete. Zonalde txiroetan etxebizitzak eta elizak erre egiten dituzte.

2014an, Estatu Islamikoa Sirian eta Iraken zabaldu zenetik, kristauen segurtasun eza areagotu egin da Egipton; izan ere, eskualdeko gutxiengo erlijiosoei eraso egin die.

Estatu Islamikoak Egiptoko kristauei mehatxu egin zien bideo batean, otsailean. Ondoren koptoen hilketak gertatu dira Sinaiko penintsulan eta ehunka familiek alde egin behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak albisteak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Gaurko azken ordukoa Egipto gaur Erlijioa azken ordukoa Ekialde Hurbila gaur