Mundua -

Protestak Iranen

Etxe Zuria Iran zigortzea aztertzen ari da, baina ez du erregimen aldaketarik eskatu

Etxe Zuriko bozeramailearen hitzetan, Iran terrorismoaren babesle izateari utzi behar dio.

Hassan Rohani Irango presidentea, Teherango Parlamentuan hitzaldi batean. Argazkia: EFE.
Hassan Rohani Irango presidentea, Teherango Parlamentuan hitzaldi batean.
Hassan Rohani Irango presidentea, Teherango Parlamentuan hitzaldi batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe Zuriak ez dio Irani erregimen aldaketarik eskatu, baina Teherango Gobernuari zigorrak ezartzeko aukera zabalik mantentzen duela iragarri du, herrian protesten ondorioz atxiloketak aurrera jarraitzen duten bitartean.

"Benetan, Iran zigortzeko aukera kontutan daukagu", esan du Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak, 2018ko haren lehen prentsa agerraldian.

Trumpek "aldaketarako garaia" dela Twitterren zabaldu eta egun batera egin ditu Etxe Zuriko bozeramaileak adierazpenok; izan ere, Sandersen hitzetan, AEBko presidenteak ez zuen ezinbestez erregimen aldaketari buruz berba egiten.

 

 

"Alde batetik, Iranen oinarrizko giza eskubideak errespetatzea, eta bestetik, terrorismoaren babesle izateari uztea nahi dugu. Aldaketa horiek egungo agintarien babespean aurrera eraman nahi badituzte, konforme, baina ez dakigu hori posible den", esan du Sandersek.

Gutxienez 20 pertsona hil dira Iranen, eta mila lagun baino gehiago atxilotu dituzte Gobernuaren aurkako azken bost egunotan izandako protestetan. Jendea salneurri altuen eta bizimoduaren garestitzeagatik kexu da.

"AEBk Irango herritarrak babesten ditu eta oinarrizko giza eskubideak errespetatzeko eskatu diote erregimenari, herritarrek beren aldaketarako desioak modu baketsuan adierazteko eskubidea baitute", azpimarratu du Sandersek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken orduko albistea Iran argazkiak Manifestazioak gaur Ekialde Hurbileko albisteak