Mundua -

Krisi ekonomikoa arintzeko zen

Venezuelako Parlamentuak legez kanpokotzat jo du petroa, Maduroren diru digitala

Urtarrilaren 5ean, Venezuelako presidenteak 100 milioi petro jaulkiko zituztela iragarri zuen; helburua zen presidenteak herrialdeko eskuinari egotzitako gerra ekonomikoaren aurka egitea.

Madurok 100 milioi euro jaulkiko zituztela eman zuen jakitera hilaren 5ean. Argazkia: EFE.
Madurok 100 milioi euro jaulkiko zituztela eman zuen jakitera hilaren 5ean. Argazkia: EFE.
Madurok 100 milioi euro jaulkiko zituztela eman zuen jakitera hilaren 5ean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Asanblada Nazionala legez kanpokotzat jo du petroa, alegia, Nicolas Maduroren Gobernuak sortutako diru digitala; petroaren xedea zen herrialdea pairatzen ari den krisi ekonomikoaren aurka egitea, eta, hain zuzen, urtarrilaren 5ean presidenteak iragarri zuen 100 milioi petro jaulkiko zituztela.

"Asanblada honek hauxe esan dio munduari: Gobernuak sortu nahi duen diru digital hori legez kanpokoa dela", esan du Carlos Valero diputatu oposiziogileak, 'El Universal' egunkariak jakitera eman duenez.

Valerok nabarmendu du Gobernuaren asmoa dela "zorpetzearen gaineko Parlamentuaren kontrola saihestea, krisialdi ekonomikoari irtenbidea emateko"; hala ere, haren iritziz, "diru digitalak ez du Venezuelako arazoak konpontzerik".

Jorge Millan oposizioko diputatuak, berriz, honako hau ohartarazi die petroetan inbertitzeko asmoa dutenei: aldaketa egotekotan, Gobernu berriak ez luke aintzat hartuko petroa, legez kanpokoa baita.

Petrolio-erreserbak, bermea

Venezuelako petrolio-erreserbak dira petroaren babesa. Gobernuak iragarrita du 6.000 milioi dolar jaulkiko dituztela petrotan, aurki; herrialdeko bazkideei diru digital hori egiteko deia egin die, transakzioak gauzatzeko.

"Hau ez da diru digitala; hau Venezuelako petrolioaren salmenta da; demokrazia bueltatzen denean, aktibo hori, petrolioa, ez zaie bermatuko inbestitzaileei", nabarmendu du Millanek.

Konstituzioak dio petrolioaren jabea Estatua dela; petrolio-erreserbetan oinarritutako edozein finantza-estrategiak, hortaz, Kongresuaren bermea beharko luke, eta Gobernuak Kongresuaren kontrola galduta du, 2016tik.

Madurok argudiatu du petroaren xedea dela Venezuelako eta tokiko eskuinari egozten dion “gerra ekonomikoa”ren aurka borrokatzea; gerra horren ondorioz, herrialdeko supermerkatuetan ez daude behar-beharrezko hainbat produktu.

Madurok 100 milioi petro jaulkiko zituztela iragarri zuen aurreko astean

Esan bezala, Nicolas Madurok, hilaren 5ean, iragarri zuen 100 milioi petro jaulkiko zituztela; Estatu buruaren hitzetan, "moneta-unitate hori Venezuelako diru digitala da; haren balioa herrialdeko petrolioak nazioarteko merkatuan duenaren parekoa da".

"Agindu dut 100 milioi petro jaulkitzea, Venezuelako petrolio-ondasunen berma legala baliatuz", esan zuen Madurok, urteko lehen ministro-bilera amaituta: "Petro bakoitzaren balioa gure herrialdeko petrolio-barril batek duenaren parekoa izango da". Egun hartan, Venezuelako barril batek 59 dolarreko balioa zuen.

Madurok, halaber, truke-etxe digitalak aktibatuko zirela esan zuen; diru digitalaren azken helburua zen Venezuelako Gobernuaren aurkako AEBren finantza-zigorrei aurre egitea. Abuztuan erabaki zuen AEBk zigor horiek ezartzea.

Presidenteak, gainera, beste neurri bat zuen zehaztuta, hori abenduaren 27ean: hain zuzen, Orinoko Petrokio Guneko bloke batean zeuden 5.000 milioi barril erabiltzea, petroa bermatzeko asmoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Venezuela bideoak Nicolás Maduro gaur