Mundua -

AEB

Kateatuta eta desnutrizio egoeran zeuden 13 anai-arreba askatu dituzte Kalifornian

Gurasoak atxilotu ditu Poliziak, tortura eta tratu txarrak egotzita. 17 urteko alabak ihes egitea eta larrialdietara deitzea lortu zuen.

13 anai-arreben gurasoak atxilotu dituzte. Argazkia: EFE
13 anai-arreben gurasoak atxilotu dituzte. Argazkia: EFE
13 anai-arreben gurasoak atxilotu dituzte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak gurasoek bahituta eta kateatuta omen zituzten 13 anai-arreba askatu ditu Kalifornian. Ama (49 urte) eta aita (57 urte) atxilotu dituzte, tortura eta tratu txarrak leporatuta.

Anai-arreba gazteenak 2 urte ditu eta zaharrenak, berriz, 29 urte. Oheari lotuta eta desnutrizio egoeran aurkitu dituzte.

17 urteko alabak etxetik ihes egitea eta larrialdietara deitzea lortu zuen, Riverside konderriko sheriffaren bulegoak jakinarazi duenez.

Agentearen esanetan, 13 seme-alabetako 6 adin txikikoak dira eta 18 urtetik gorakoak dira gainerakoak. Poliziaren arabera, zikin zeuden eta desnutrizio zantzuak zituzten, eta ospitalera eraman dituzte aztertzera.

Bestalde, gurasoak espetxeratu egin dituzte, 7,3 milioi euroko fidantzapean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Delituak azken ordukoa Albisteak Gaur Albisteak Nerabezaroa albisteak Gurasoak