Mundua -

Kostaldean

6 graduko lurrikara batek Jalisco astindu du Mexikon

Colimillako estazioak antzeman du lurrikararen epizentroa, Colimatik 100 kilometrora.

Puerto Vallarta (Jalisco) lurrikara gertatu ondoren. Argazkia: EFE
Puerto Vallarta (Jalisco) lurrikara gertatu ondoren. Argazkia: EFE
Puerto Vallarta (Jalisco) lurrikara gertatu ondoren. Argazkia: EFE

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6 graduko lurrikara bat gertatu da gaur Manzanillon (Jalisco), Mexikoko Alerta Sismikoen Sistemak (SASMEX) jakitera eman duenez. Epizentrotik gertu aurkitzen diren sentsoreek lurrikara baieztatu dute.

Colimillako estazioak antzeman du lurrikararen epizentroa, Colimatik 100 kilometrora.

“Jaliscoko eta Colimako babes zibilek ez dute kalteren berririk eman orain arte”, Luis Felipe Puente Babes Zibileko arduradunak Twitter sare sozialean azaldu duenez.

Orain arte “Estatuan kalterik” ez dela izan azpimarratu du Jaliscoko Babes Zibilak, hala ere, “kalteak erabat baztertzeko” lanean jarraitzen dutela gaineratu du.

Lurrikara Ozeano Barean gertatu dela zehaztu du Sismologia Zerbitzu Nazionalak (SSN), Cihuatlanetik 65 kilometro hego-mendebaldera.

Minutu batzuk lehenago 4,5 graduko beste lurrikara bat jazo da toki berean.

Aristoteles Sandoval Jaliscoko gobernariak jakitera eman duenez, lurrikara “Guadalajarako metropolialdean” gertatu da, herrialdeko jendetsuenetarikoena.

“Lasaitasunari eutsi eta Jaliscoko Babes Zibilaren informazio eta gomendioei jaramon egin”, eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Mexiko bideoak Albisteak Lurrikarak gaur