Mundua -

Tentsioa Israel eta Sirian

Eraso saiakera bakoitzari erantzungo diotela esan du Netanyahuk

Azken orduotan izugarri areagotu da tentsioa Siriako muga inguruetan, eta eraso saiakera guztiei erantzungo dietela berretsi du Israelgo lehen ministroak. Alerta guztiak piztuta daude.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Tentsioa areagotu egin da Siriako muga inguruetan

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan izugarri areagotu da tentsioa Siriako muga inguruetan, eta eraso saiakera guztiei erantzungo dietela berretsi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Alerta guztiak piztuta daude.

"Argi eta garbi utzi diegu guztiei gure joko-arauak ez direla batere aldatu: gu erasotzeko saiakera bat dagoen bakoitzean, guk ere eraso eginez erantzungo dugu. Hori izan da eta izango da gure politika" esan du bere Ministro Kontseiluarekin asteroko bilera hasi berritan.

Atzo izugarri egin zuen gora tentsioak Israel iparraldean, Israelek Iranen aurkako erasoa egin eta gero, Siriako lurretan. Palmiratik (Siria) gidatutako dron bat Israelen sartu ondoren, operazio militarra hasi zuen Israelek eta hori egiten ari zirela, hegazkin bat galdu zuten, Siriako misilen aurkako defentsak botata. Pilotuetako bat larri zauritu zuten, eta horren ostean, bonbardaketa andana egin zuen Israelek.

Otsailaren 11 honetan, gainera, Irango Iraultza Islamistaren 39. urteurrena betetzen da eta Teheranen bandera estatubatuarrak eta israeldarrak erre dituzte manifestariek.

IRAN 39 ANIVERSARIO REVOLUCION ISLAMISTA EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Siriako gudaren albisteak Albisteak Gaur Iran bideoak Israel albisteak azken ordukoa Benjamin Netanyahu