Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Haitiko eskandalua: Penny Lawrence Oxfameko zuzendariordeak dimisioa eman du

Mundua

Erresuma Batua

Oxfameko zuzendariordeak dimisioa eman du Haitiko eskandaluagatik

Agentziak | Erredakzioa

2018/02/12

Penny Lawrence gobernuz kanpoko erakundearen programa zuzendaria zen 2010ean. Bere zaintzapean gertatutakoarekin “lotsatuta”, dimisioa eman du zuzendariordeak.

1:26
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Penny Lawrence Oxfam Erresuma Batuko gobernuz kanpoko erakundearen zuzendariordeak dimisioa eman du astelehen honetan, erakundeko kideak sexu eskandalu batean nahasita daudela argitara eman ondoren. Lurrikara bortitz batek Haiti astindu ondoren, 2010ean, jazo ziren gertakariak.

Gobernuz kanpoko erakundearen langileek egindako abusuen berri eman zuen The Times egunkariak iragan astean. Roland van Hauwermeiren Oxfamen Haitiko zuzendariak prostitutak, horietako batzuk adingabeak, kontratatu omen zituen erakundeko diruarekin.

Langileen jokabidea “onartezina” izan zela onartu zuen Oxfamek. Penny Lawrence gobernuz kanpoko erakundearen programa zuzendaria zen 2010ean. Bere zaintzapean gertatutakoarekin “lotsatuta”, dimisioa eman du orain zuzendariordeak.

“Erantzukizun guztia onartzen dut”, azpimarratu du arduradunak. Irregulartasunak Haitin eta Txaden gertatu zirela erantsi du zuzendariordeak.

“Akusazioak argi geratu dira orain, Txadeko taldeko kideek zein zuzendariak prostitutak erabili zituzten, baita Haitira joan baino lehenago ere”, onartu du agiri batean.

"Damututa"

“Oxfami laguntzen diotenei, sektoreari eta gugan konfiantza duten pertsona ahul guztiei egindako kalteagatik damututa”, agertu da Lawrence.

Mark Goldring gobernuz kanpoko erakundearen buruzagiak bigarrenaren dimisioa onartu eta deitoratu du. “Erabaki pertsonala” izan dela esan du Goldringek. “Guk bezala, gertatutakoarekin jota dago eta Oxfamentzako eta laguntzen ditugun pertsonentzako onena egingo du”, adierazi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena