Mundua -

Alemania

Martin Schulzek Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren presidente kargua utzi du

Aurrerantzean Andrea Nahles parlamentariak zuzenduko du alderdia. Babes zabala dauka alderdiaren baitan.

Martin Schulz. Argazkia: EFE
Martin Schulz. Argazkia: EFE
Martin Schulz. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Schulz Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako presidenteak dimisioa eman duela jakinarazi du arratsalde honetan, eta, aurreratu duenez, Andrea Nahles Parlamentuko taldearen arduradunak hartuko du berak utzitako lekua.

Bere kudeaketak eragindako kritiken ondorioz, alderdia martxoan utziko zuela iragarri zuen. Baina Alemaniako Gobernu berriko kargu banaketak sortu duen ika-mikaren harira, dimisioa berehala ematea erabaki du.

Alderdi Sozialdemokratak "eraberritzeko beharra" duela esan du, "pertsona zein programa aldetik", eta bere dimisioak horretan lagunduko duela uste du.

Bestalde, Andrea Nahlesek alderdiaren baitan "babes zabala" duela eta zuzendaritzak "aho batez" izendatu duela presidentegai azaldu du.

Andrea Nahles EFE

(Andrea Nahles. Argazkia: EFE)

Nahles Alderdi Sozialdemokrataren zuzendaritzako kidea da eta aurreko legegintzaldian Enplegu ministroa izan zen. Alderdia zuzentzea "ohore handia" dela, baina, aldi berean, "ardura handia" suposatzen duela azpimarratu du.

Angela Merkel kantzilerraren bloke kontserbadorearekin joan den astean egindako gobernu-akordioa defendatzea izango da Nahlesen lehentasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Alemania bideoak Albisteak