Mundua -

Moskuko inguruetan

Baliteke Errusiako hegazkinaren abiadura sentsoreak izoztuta egon izana

Hasieran uste zuten leherketa batek eragin zuela istripua, baina antza ikerketak beste bide bat hartu du. Hegazkina aireratu aurretik aztertu zuten, eta ez zuten akatsik antzeman.

Bilaketa taldeek gunea arakatzen jarraitzen dute. Argazkia: EFE
Bilaketa taldeek gunea arakatzen jarraitzen dute
Bilaketa taldeek gunea arakatzen jarraitzen dute. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antza denez, Antonov-148 hegazkinaren istripua sentsoreen akats batek eragin zuen. Saratov Airlinesen abioiak lurra jo zuen aurreko igandean, Moskuko inguruetan, eta Estatuarteko Abiazio Batzordeak eskuartean darabilen hipotesi nagusiaren arabera, abiadura-sentsoreak izoztuta egon ziren, eta baliteke horrek eragin izana ezbeharra.

6W703 hegaldiak Mosku eta Orsk hirien arteko bidea egin behar zuen, baina Domodedovo Moskuko aireportutik aireratu eta gutxira izan zuen istripua. Hasieran istripua leherketa batek eragin zuela uste bazuten ere, azkenik hipotesi hori baztertu dute.

Batzordeak ohar baten bidez azaldu duenez, orain arte jaso duten informazioaren arabera, eta beste antzeko kasu batzuekin alderatuta, "pilotuen pantailetan agertutako datu okerrek" eragin zuten "ezohiko egoera", antza.

Saratov Airlines hegazkin-konpainiak bertan behera utzi ditu Antonov-148 hegazkinekin egiten dituen hegaldi guztiak, badaezpada, eta ziurtatu du hegazkina aireratu aurretik aztertu zutela, akatsik antzeman gabe. Airean zeuden 71 pertsonak -65 bidaiari eta tripulazioko 6 kide- istripuan hil ziren.

Agintariek, bestalde, bilaketa operatibo handia zabaldu dute gunean. Orain, 40 hektarea aztertzen ari dira, asteartean bilaketa gunea are gehiago zabaldu eta gero. Sputnikek plazaratu duenez, hegazkinaren "1.680 zati" aurkitu dituzte dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Errusia berriak Hegazkin istripuak gaur Gaurko azken orduko albistea