Mundua -

2020tik aurrera

Holandako hiritar guztiak dira organo emaileak, kontrakoa esan ezean

Lege berri baten arabera, hiritar guztiek dute organoak emateko asmoa hil ondoren, bizirik zeudenean kontrakorik adierazi ostean. 150 pertsona hiltzen dira urtean Holandan organo baten zain.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Holandako Senatuak atzo, asteartea onartutako lege baten arabera, hiritar guztiak organo-emaile bihurtuko dira modu automatikoan, bizirik zeudenean kontrakorik argi eta garbi adierazi ezean.

Hala, lege horren aurka agertzen ez diren hiritarren izena, eta haien iritzia adierazteko bi abisu jaso ostean, sisteman sartuko dute, "aurka ez" dagoela adierazita.

Halere, senideek "eragozpen handiak" eta "konponduezinezko arazoak" izanez gero, aurka agertzeko aukera izango dute, nahiz eta hildakoak emailea emateko baimena eman.

Emaileen Lege berriak aldeko 38 boto eta kontrako 36 jaso ditu.

Kontra bozkatu zuten senatarien ustean, gobernu batek ezin du hiritar baten organoen gainean erabakirik hartu. Gainera, uste dute lege berri horrek kostu eta arazo handiak sortuko dituela, eta ez duela ziurtatzen gaur egungo sistema hobetuko duenik (bizirik dauden bitartean erregistratu behar dira euren borondatez).

150 pertsona inguru hiltzen dira urtero Holandan, esaterako, giltzurrun edo gibel baten zain, eta hiritarrak emaile izatera animatzeko kanpainek ez dute emaitza bikainik izan azken urteotan.

Lege berria 2020ko uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, nondik norakoak azaltzeko kanpaina handi batekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Herbehereak Eguneko albisteak