Mundua -

EZBEHARRA

66 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Iranen

Teherango aireportuan aireratu eta 20 minutu eskasera, hegazkinaren arrastoa galdu zuten kontrol-zentroan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 pertsona zeramatzan hegazkin bat (60 bidaiari eta eskifaiako 6 kide) erori da Irango Samirom eskualdean, Isafahan probintzian.

Moytaba Jaledi Irango Gobernuako Larrialdeetarako Zerbitzuko eledunak jakitera eman duenez, Teherango aireportuan aireratu eta 20 minutu eskasera, hegazkinaren arrastoa galdu zuten kontrol-zentroan.

Yasuy hirian lur hartzekoa zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Hegazkin istripuak Gaurko azken orduko albistea Iran albisteak