Mundua -

Erresuma Batua

Gutxienez bost lagun hil dira Leicesterren izandako leherketa batean

Poliziaren arabera, eztanda ez dago terrorismoarekin lotuta. Halaber, oraindik aurkitu ez dituzten hainbat pertsonaren bila dabiltza.

Erresuma Batuko erdialdean dagoen Leicesterren jazo da eztanda. Argazkia: EFE
Erresuma Batuko erdialdean dagoen Leicesterren jazo da eztanda. Argazkia: EFE
Lau lagun hil dira gutxienez, Leicesterren izan den leherketan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost pertsona hil dira bart Leicester hirian (Erresuma Batua) izandako leherketa baten ondorioz, bertako Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Leicester konderriko Poliziaren esanetan, eztanda arratsaldeko zazpiak aldera gertatu zen bi solairuko eraikin batean. Denda bat eta etxebizitza bat zeuden eraikin horretan. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako kideak berehala bertaratu ziren eztanda izan zen tokira.

Larrialdi zerbitzuetako langileek hondakinen artean egon daitezkeen pertsona gehiagoren bila jarraitzen dute. "Orain arteko datuen arabera, bost pertsona hil dira eta beste hiru pertsona ospitaleratu dituzte", adierazi du Poliziak.

Shane O'Neill superintendenteak azpimarratu duenez, langile asko daude oraindik lanean, eta egun osoa emango dute bertan.

O'Neillen esanetan, hainbat pertsona falta dira oraindik eta horien bila dabiltza. "Tokia segurua dela irizten diogunean, gertakaria aztertzen hasiko gara suhiltzaileekin eta erreskate taldeetako kideekin elkarlanean. Gaur-gaurkoz, ez gara terrorismo ekintza gisa ikertzen ari", gaineratu du.

Leherketaren ondorioz, 60 etxebizitza hustu zituzten eta gertuko kaleak itxi.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua Eguneko albisteak Brexita albisteak Zer da Brexita