Mundua -

HEGAZKIN ISTRIPUAK

Otsailean Iranen erori zen hegazkinaren kutxa beltza aurkitu dute

Alpinista aditu talde batek aurkitu zuen kaxa duela egun batzuk Dena mendilerroan eta agintari judizialen esku utzi zuten. 65 pertsona hil ziren istripuan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango Abiazio Zibilaren Erakundeak jakitera eman duenez, otsailaren 18an mendi baten kontra jo zuen Aseman konpainiako hegazkinaren kutxa beltza aurkitu dute. 65 lagun hil ziren istripuan.

Reza Yafarzadeh Erakundearen harreman publikoetarako zuzendariak esan duenez, alpinista aditu talde batek aurkitu zuen kaxa duela egun batzuk Dena mendilerroan eta agintari judizialen esku utzi zuten.

59 bidaiari eta eskifaiako 6 kide zeramatzan Teheran-Yasuy bidaia egitekoa zuen hegazkinak.

Inguru menditsua

Ia bi aste behar izan dituzte kutxa beltza aurktitzeko. Izan ere, baldintza meteorologiko txarrek eta istripua izan zen tokiaren orografia konplexuak zaildu egin dute bilaketa. Istripu lekua Dena mendilerroko gain batean dago, Zagrosen, Isfahan eta Kohguiluye Boyer Ahmad probintzien artean.

Helikopteroek ezin dute istripu lekutik gertu lur-hartu, 4.000 metroko garaieran, eta egun askotan ezin izan dute bertatik hegan egin ere, elurra, lainoak eta haize bortitza medio.

Arrazoi horiek direla eta, gorpuak erreskatatzeko lanak ere zailak izan dira eta ez daude bukatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Hegazkin istripuak albisteak Iran